Nilda Gorveini hil ondoko Xera saria emango diote
Martxoak 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, 2014ko Xera saria jasoko dute Nilda Gorvein abokatu eta idazle argentinarraren senideek Zumarragako udaletxean. Gorvein urrian zendu zen. Xera sariarekin Urretxuko eta Zumarragako udalek Gorveinek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lanari aitortza egingo diote.

Gorveinek beste hainbat kiderekin batera Eraldatzen elkartea sortu zuen orain hamar urte. Urretxuko Berdintasun mahaia sortuta zegoen ordurako, eta bi herrietan Berdintasun Plana garatzeko asmoa zegoen. Testuinguru horretan sortu zuten Eraldatzen elkartea, erakundeen gerizpean baina erakundeetatik kanpo; horrenbestez, gizartetik sortutako elkartea izan da. Gorvein, zalantzarik gabe, taldearen arimatako bat izan da urte hauetan guztietan.
Nilda Gorveinen ahotik entzun zen lehenengoz Goierri garaianjabekuntzaren kontzeptua. Emakumearen jabekuntza indarkeria saihesteko bidea denaren ustea zuen. Bide hori Eraldatzeneko kideekin jorratu zuen luzaroan, asko dira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean antolatu zituzten tailerrak eta ikastaroak.
Urretxutik eta Zumarragatik harago ere aritu zen, eta Eraldatzen beste elkarte batzuekin batu zen. Izan ere, azkenaldian emakumeen elkartegintza indarkeria saihesteko baliagarria zela defendatu zuen.
Nilda Gorvein urrian itzali zen eta azaroan bere adiskide, lankide eta bidaide ugari bildu zen Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zioten omenaldian. Martxoaren 8an bestelako omenaldia izango da Xera sariarena, ofizialagoa akaso, eta omenaldiak omenaldi, galduko ez dena Gorveinek egindako ekarpena da.
The post Nilda Gorveini hil ondoko Xera saria emango diote appeared first on Otamotz.