Ordiziako San Joan auzoan zelairik ez duten bizilagunek ere konposta egin ahal izango dute
Atez ateko hondakin bilketa sistema martxan jarri zenetik autokoposta egiteko bizilagunen eskaera ikusita, Ordiziako Udalak beste hiru auzokonpost gune prestatu ditu hiru gunetan: Oreja parkean, Anselmo barantzan eta Buztuntza etxaldean. Guztira, 40 familiek hartzen dute parte gaur egun.
Aurten auzokonpostaren kanpaina berria San Joan auzoan abiatuko da. Izan ere, gaur iluntzeko 19:15ean Filipineta 40 etxebizitza parean kokatu den auzokopostarako gunea inauguratuko da.
Sasieta Mankomunitateak ikastaroa, konpostagailuak, aholkularitza eta jarraipena eskainiko ditu. Ordiziako Udala, berriz, gunearen egokitzapenaz arduratu da.
Etxean sortutako materia organikoarekin konposta egin nahi duten bizilagunek izena emateko aukera dute. Auzokonposta egiten duten familiek %50eko hobaria izango dute zaborraren tasan.














