Ostiraleko bakarrizketak ikusteko sarrera guztiak amaitu dira Beasainen
https://www.youtube.com/watch?v=0EDVdPsCGD8
Ostiral honetan Juan Jose Vaquero eta Alex Rabanal monologogileek bi saio egingo dituzte etzi, bata 20:00etan eta bestea 22:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian. Bada, dagoeneko, bi saioetarako sarrera guztiak amaitu direla adierazi digute Usurbe antzokiko kudeatzaileek.
Ostiral honetan Juan Jose Vaquero eta Alex Rabanal bakarrizketagileek bi saio egingo dituzte etzi, bata 20:00etan eta bestea 22:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian. Bada, dagoeneko, bi saioetarako sarrera guztiak amaitu direla adierazi digute Usurbe antzokiko kudeatzaileek.
Alex Rabanal lazkaotarrak, gainera, 12 urte betetzen ditu etzi taula gainean bakarrizketak egiten hasi zenetik, eta urteurren berezia izango du ostiralekoa. Beasainen aurrez ere bakarrizketak egina da Rabanal, El Teide tabernan, egun Mallutz taberna dagoenean, eta Usurbe antzokian bertan ere bakarrizketak aurkeztutakoa eta egindakoa ere bada.
Vaquero, berriz, bakarrizketagile ezaguna da, besteak beste El Hormiguero telebistako programan bakarrizketak egiten aritzeagatik, Paramount Comendy katean ateratzeagatik eta baita irratiko saioetan parte hartzeagatik ere.
Elgoibarren egin zuten bakarrizketa Vaquerok eta Rabanalek orain gutxi, sesio bakarra orduan, baina, egun hartan ere sarrera guztiak saldu ziren. Usurbe antzokiko kudeatzaileak “oso gustura” daude Beasainen bakarrizketa hauekin lortutako arrakastarekin, eta horrelakoak egiten jarraitzeko asmoa erakutsi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.