Erorketa ugari izan dira Lazkaoko 71. txirrindulari proban
Orain dela gutxi amaitu da Lazkaoko 71. Proba Lazkaon. 149 txirrindularik parte hartu dute 130 kilometroko ibilbidea eginez hiru mendatetan barrena, Lazkaora iritsi arte. Bidean erorketa ugari izan dira. Asko lasterketa hasieran erori dira, euria ari zuelako eta zorua irristakor zegoelako. Bidean zehar eta amiaera aldera ere izan dira zenbait erorketa, ordurako atertu badu ere.
Gaurko proban, pasa den urteko ekainean zendu zen Rufino Murgia ere gogoan izan dute, eta bere familiakoei omenalditxo bat egin nahi izan diete sari-banaketa hasi aurretik, plazako oholtzan.
SAILKAPENA:
1- Jose Manuel Gutierrez, (Cabezón de la Sal, Kantabria), Gomur taldea
2- Jon Iriarte (Azpeitia) Gipuzkoa taldea
3- Julen Mitxelena (Oiartzun) Gipuzkoa taldea
Mendian: Mikel Bizkarra
Taldeka: Gomur
Herritarren saria: Urtzi Murgia, Iker Azkarate eta Asier Garmendia
Gaurko proba Gipuzkoako txapelketa ere bazen, eta 23 urtez azpikoetan Asier Unanue izan da irabazela eta elite maialan Jon Iriarte (gaurko proban bigarren gelditu den bera).
Euskal Herriko txapelketako lider, berriz, Mikel Hernandez doa.






















