http://youtu.be/k5EjTil7_Wg
Atzoko jai egun handiaren ondoren, baserritarren eguna izan dute gaurkoa Beasainen; dantzarien eta bertsolarien saioaz gain, ganadu, barazki eta artisau produktuen azoka ere izan dituzte. Eguerdian, 30 haurrek parte hartu dute aurtengo haurren soka-dantzan. Eguzki berotan hanka altxa eta altxa aritu dira haurrak, familiakoak eta bestelako heritarrak plazaren bueltan begira zituztela.

Bideluze plazan eta inguruetan artisauen postu mordoa, eta jendea ere barra-barra, astearte buruzuri baterako. Arana kalean ganadua, haurren zein helduen gozagarri, eta Bideluzeko oholtzan bertsolariak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Iker Zubeldia eta Gema Urteaga beasaindarra. Honen inguruan ere jende dezente, tragoa eskuan, bertsoak entzuten.
Bareak merkatari elkarteak antolatutako erakusleiho lehiaketako sariak ere banatu dituzte oholtza berean. Xaloa dendakoa izan da, bozkatu dutenen ustez, politena.
Hemen goizak utzi dituen irudi batzuk: