Kale Gorrian musika zikloaren bigarren saioa, ostiralean
http://youtu.be/x3-hzfPH5Fw Kale Gorrian kontzertu zikloaren bigarren edizioa egiten ari dira asteotan, Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Ostiral honetan, bigarren txanda izango dute, musika esperimentala egiten duten hiru artista eta bikoterekin. Mursego eibartarrak zabalduko du saioa, 20:00ak aldera; haren atzetik, bi bikote: SchnaAAk alemaniarrak eta ZA! katalanak. Aurretik, 19:00etan hasita, Antton Iturbe DJa ariko da, giroa berotzen.
Kale Gorrian kontzertu zikloaren bigarren edizioa egiten ari dira asteotan, Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Pasa den asteburuan egin zituzten aurreneko saioak, Bakelite (bideoan) bikotearekin eta The Northagirres eta Audience taldeekin. Ostiral honetan berriz, bigarren txanda izango dute, musika esperimentala egiten duten hiru artista eta bikoterekin. Mursego eibartarrak zabalduko du saioa, 20:00ak aldera; haren atzetik, bi bikote: SchnaAAk alemaniarrak eta ZA! katalanak. Aurretik, 19:00etan hasita, Antton Iturbe DJa ariko da, giroa berotzen.
Kale Gorrian kultur elkarteak, laguntza bonoak atera ditu. Kontzertu bakarreko bonoak 5 euro balio du, eta bi kontzertuetarakoak 10. Bonoak Fox, Huts eta Motz tabernetan daude salgai, baita gaztetxean eta Santa Barbaran bertan ere. Egunean bertan, autobusa jarriko dute Santa Barbarara igotzeko.
The post Kale Gorrian musika zikloaren bigarren saioa, ostiralean appeared first on Otamotz.