http://youtu.be/KC8DOi84Peg Frankismo garaiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zuten emakumeei Urrezko Domina eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak, aitortza moduan. Egoera horretatik pasatako hiru emakume zaldibiarren testigantzak bildu ditu GoiBerri aldizkariak. Arantxa Jauregi, Gurutze Sukia eta Teodora Nazabal dira hiru emakume horiek. Erreportaje osoa, bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri astekariaren 107. zenbakian.
Datorren ekainaren 21ean, larunbatean, jokatuko dute Zumarragako Argixao zelaian Musti Mujikaren Omenezko X. Txapelketa. Musti taldeak eta Urola kirol elkarteak antolatuta, arrazakeriaren kontrako partida jokatuko dute lehenengo, non Senegal eta Urola neurtuko diren. Ondoren, Realeko beteranoek eta Urolakoek jokatuko dute Musti zenaren omenezko partida.
Ekainaren 30era arte zabalik egongo da hondasun higiezinen zerga ordaintzeko epea. Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kobratuko dira eta bestelako kasuetan ordainketa banku edo kutxa bitartez egin beharko da. The post Hondasun higiezinen zerga orda...
http://youtu.be/x3-hzfPH5Fw Kale Gorrian kontzertu zikloaren bigarren edizioa egiten ari dira asteotan, Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Ostiral honetan, bigarren txanda izango dute, musika esperimentala egiten duten hiru artista eta bikoterekin. Mursego eibartarrak zabalduko du saioa, 20:00ak aldera; haren atzetik, bi bikote: SchnaAAk alemaniarrak eta ZA! katalanak. Aurretik, 19:00etan hasita, Antton Iturbe DJa ariko da, giroa berotzen.
Larunbatean, 18:00etan Zumbathon saioa egingo dute Zumarragako Zelai Arizti parkeko frontoian. Zumba kirola eta dantza uztartzen dituen diziplina berria da eta aurten hasi dira Ispilla kiroldegian lantzen. Saioan parte hartu
The post Zumbathon saioa egingo dute Zelai Arizti parkean appeared first on Otamotz.