Lazkaon zabaldu dituzte komun publikoak, udaletxearen atzean
Lazkaoko Udalak atzo (asteazkena) zabaldu zituen herriguneko komun publiko berriak. Udaletxearen atzetik dute sarrera, eta lehenago zeuden parean kokatu dituzte. Kultur etxearen zati bat erabili dute komunak sortzeko, baina sarrera apartekoa dute, kanpoaldetik zuzenean.
Bi komun egin dituzte, baina ez daude sexuaren arabera bereiztuak. Bietako bat ezindu fisikoentzat egokitutakoa da. Ordutegia 08:00etatik 21:30era du, egunero.
Udaletxe atzeko etxebizitzak eraikitzerakoan, lehenago komunak zeuden etxola bota egin zen. Haien inguruan egin nahi izan ditu udalak komun berriak. «Komunetara errepiderik pasa gabe joan ahal izateari garrantzia eman zaio, plazaren espazioa hautsi gabe geratzen da». Babes bat jarri dute kanpoan, bide ertzean.

Bi komunetako bat, Lazkaon./Hitza