Zintzarrien eta dunben erakusketa jarri dute Lizarrustin
Lizarrustiko Parketxeak abereen zintzarrien eta dunben erakusketa jarri du, aterpetxeko aretoan. Soinuen komunikazioaren ezaugarriak, soinu motak eta xehetasunak emateko informazioa ere badago. Ardien belarrietako ezaugarrien esanahia ere ikus daiteke. Uztailaren 14ra arte egongo da.