Kale garbiketa zerbitzua berritu dute
Kale garbiketa zerbitzu berritua aurkeztu dute Zumarragan. Aurrerantzean Zumarragak bere kasa emango du zerbitzua urtetan Urretxurekin batera eskaini eta gero. Orain, Zumarraga izeneko aldi-baterako enpresa elkarteak (AEBB) eskainiko du, baliabide eta makina berriekin. Kale garbiketa zerbitzua 517.000 eurotan, BEZ gabe, esleitu zion udalak Zumarraga AEBBri. Alkatearen hitzetan, «oraingoa lehen Urretxurekin batera ematen genuen zerbitzua baino merkeagoa da».
Kale garbiketa zerbitzu berritua aurkeztu dute Zumarragan. Aurrerantzean Zumarragak bere kasa emango du zerbitzua urtetan Urretxurekin batera eskaini eta gero. Orain, Zumarraga izeneko aldi-baterako enpresa elkarteak (AEBB) eskainiko du, baliabide eta makina berriekin.
Kale garbiketa zerbitzua 517.000 eurotan, BEZ gabe, esleitu zion udalak Zumarraga AEBBri. Alkatearen hitzetan, «oraingoa lehen Urretxurekin batera ematen genuen zerbitzua baino merkeagoa da».
The post Kale garbiketa zerbitzua berritu dute appeared first on Otamotz.