Donostia Ospitaleko zainketa berezien unitatean dago Ordiziako sutean zauritutako gaztea
http://youtu.be/uXf42DLxyNY
Ordiziako Etxezarreta kaleko etxebizitza bat suak hartu du gaur goizaldeko ordubatean. Txindoki jatetxearen gaineko etxebizitzako logela batean hasi zen sua; 25 bizilagunek beren etxeak utzi behar izan zituzten eta hoteletan pasa dute gaua. Sei suhiltzaile kamioi, hiru anbulantzia eta ertzainak gerturatu ziren bertara; goizaldeko hiruetarako sua kontrolpean zuten. Bizilagun bat Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten kea arnasteagatik eta bertan dago oraindik. Beste bi lagun lekuan bertan artatu zituzten.
Ordiziako Etxezarreta kaleko etxebizitza bat suak hartu du gaur goizaldeko ordubatean. Txindoki jatetxearen gaineko etxebizitzako logela batean hasi zen sua; 25 bizilagunek beren etxeak utzi behar izan zituzten eta hoteletan pasa dute gaua. Sei suhiltzaile kamioi, hiru anbulantzia eta ertzainak gerturatu ziren bertara; goizaldeko hiruetarako sua kontrolpean zuten. Bizilagun bat Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten kea arnasteagatik eta bertan dago oraindik zainketa berezien unitatean. Beste bi lagun lekuan bertan artatu zituzten.
Gaur goizean zehar udal teknikarikariak arduratu dira etxearen egoera zein den aztertzeaz. Bizilagunak eta herritar ugari elkartu dira kanpoaldean. Dirudienez, etxebizitza bakarra izan da suak kaltetu duena eta eraikinak egurrezko egitura izan arren ez du kalterik. Teknikariek ikuskapenekin amaitu bezain laister itzuli ahal izango dute bizilagunek euren etxeetara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.