Beasaingo Barrendaingo biribilgunea uda honetan konponduko dute
Pasa den osteguneko Beasaingo udalbatzan, EAJ eta H1! alderdiak kontrako botuarekin eta gainerako alderdi guztien (PP, PSE, Aralar eta Bildu) onespenarekin, gastuak eta kreditu aldaketak egiteko proposamena onartu zen. Aldaketa hauen barruan sartzen dira Usurbe antzokiko sonorizazioa, Nafarroa Etorbideko eta Barrendaingo zoruaren zolaketa lanak eta bidegorriaren ardatz nagusia amaitzea.
EAJko Aitor Aldasorok azaldu zuenez, “gastua kontuan hartuta”, “gehiegizkoa” iruditzen zaie aurrekontuen aldaketa hau, “badaudelako beste behar batzuk”. “Biribilguneko zorua beste bi aldiz altxatuta dago eta ez da asmatu ondo jartzen”, zioen. Eskerrak eman zituen beraiekin kontatu izanagatik eta euren iritzia ere kontuan hartu izanagatik, baina, “azpian zer dagoen ez da aztertu: Hor dago arazoa”, zioen.
Honen aurrean, Koldo Agirre Beasaingo alkateak azaldu zuen gune horrek obra bat eskatzen zutela ikusten dela eta Nafarroa Etorbideak ere bai. Beste obra batzuetan bezala, hemen ere “oinezkoei lehentasuna” ematen saiatu direla azaldu zuen. “Egia da bi aldiz egin direla”, baina, oraingoan “asfalto inprimatua” erabiliko dela azaldu zuen: ”teknikoengan konfidatuz, ondo aterako dela uste dugu”.
Aipatutako obrak udan hastekoak dira. Biribilgunea biribila izango da, oraingoa baino txikiagoa.
Nafarroa Etorbideari dagokionean berriz, altura berean jarriko dute dena, eta ibilgailuentzako itxiko egingo dute ,bizilagunentzat eta garraioentzat izan ezik, Kale Nagusia egun dagoen modura jarriz.
Obra hauen eta Usurbe antzokiko sonorizazioen gastu aldaketa 482.871,38 eurokoa izango da.