Trintxerako gune guztia abuztuan irekiko dute
Trintxerako zabalgunea berritzeko lanak «abuztu hasieran amaitutzat» emango ditu udalak Fernando Fariñas udal-lanen zinegotziak aurreratu duenez. Abuztuan hesiak kenduko dituzte eta zabalguneko jolas parkea irekiko dute. Jorge Oteiza eskultorearen Itziar lana dago Trintxeran, eta haren ingurua berritu dute. Fariñasek esan duenez, «zorua berritu dugu, baina beste guztia lehen zegoen bezala utzi dugu Oteizarekin berarekin eskulturaren ingurua nolakoa izango zen adostu genuelako».
Trintxerako zabalgunea berritzeko lanak «abuztu hasieran amaitutzat» emango ditu udalak Fernando Fariñas udal-lanen zinegotziak aurreratu duenez. Abuztuan hesiak kenduko dituzte eta zabalguneko jolas parkea irekiko dute.
Jorge Oteiza eskultorearen Itziar lana dago Trintxeran, eta haren ingurua berritu dute. Fariñasek esan duenez, «zorua berritu dugu, baina beste guztia lehen zegoen bezala utzi dugu Oteizarekin berarekin eskulturaren ingurua nolakoa izango zen adostu genuelako». Edozein kasutan, eskulturaren ingurua berrituta, «gure kultur ondarea zaindu eta behar bezala erakutsi nahi dugu».
Zabalgunearen beste gune nabarmena jolas parkea da. Parkean elementu gehiago jarri dituzte eta trenarekin lotutako margoak eta jolasak ipini dituzte. Fariñas: «Trena azpitik doa eta aurten Madril-Irun trenbidearen 150 urte betetzen direnez jolas parkea trenarekin lotzea erabaki genuen».
The post Trintxerako gune guztia abuztuan irekiko dute appeared first on Otamotz.