Ustezko lapur bat atxilotu du Ertzaintzak Lazkaon, 23. aldiz
Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, atzo, Lazkaon, gazteen lokal batean lapurreta egitea leporatuta. Igandean 22:30ean sartzen ikusi zuten herritar batzuek; gazte bat joan, aurre egin, eta puntadun objektu batekin mehatxu egin zion ustezko lapurrak. Ihes egin zuen handik, eta geroxeago San Prudentzio auzoan atxilotu zuten, labana eta lokaletik eramandako diru kutxa bat aldean zituela. Aurrez beste 22 aldiz atxilotutakoa da, eta gaur goizean kartzelan sartu dute ustezko gaizkilea, epaileak hala aginduta.