Zumalakarregi museoaren 25. urtemuga ospatu dute, batailoi karlista eta guzti
http://youtu.be/eSgHVJd3kT8 Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak 25 urte bete ditu eta asteburuan, urtemuga ospatzeko festa egin dute, herritarrekin eta kanpotik etorritako bisitariekin. Goizean zehar, Zumalakarregiren garaiko batailoi karlista baten antzezpena egin zuten; kalean martxa egin, Carlos V erregearen aldeko kantuak kantatu eta airera tiro egin zuten. Horrez gain, museora bisita gidatuak eta herri bazkaria ere egin zituzten. Egunari bukaera emateko, Korrontzi folk talde bizkaitarrak kontzertua egin zuen, plazan jarritako karpan.