Asier Arregi jokalariari omenaldia egin dio Beasain KEk
Beasain-Portugalete futbol taldeak neurtzen ari dira une honetan Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Norgehiagoka hasi baino lehen bederatzi urtez jarraian taldean jokatu duten Asier Arregi Axo jokalariari omenaldia egin diote. Urtetan taldeko kapitaina izan da, zarauztarra bera iaz utzi zituen taldea nahiz futbola. Bere izena duen elastikoa eta kapitainaren besokoa oparitu dizkiote, argazki bat ere jaso du.













