Beasaingo Gure Esku Dago dinamikako lan taldeak ikasturteari hasiera eman dio
Beasaingo Igartza jauregian hogei bat lagun bildu dira Gure Esku Dago erabakitze eskubidearen aldeko dinamikaren baitan ikasturteko lehenengo bilera egiteko. Antolatzaileen arabera, bilera herritarren ideiak eta proposamenak biltzeko deitu dute, “dinamika gorpuzteko”.













