Futbolean Sanfilippo sindromea duten pertsonen alde
Ordizian futbol txapelketa egiten ari dira Altamiran Sanfilippo gaixotasuna duten pertsonen alde dirua biltzeko. Ordizia, Antzuola eta Legazpi herrietako Ohorezko mailako taldeak txapelketa triangularra jokatzen ari dira. Sarrera 5 euroan saldu dute, baina ez da jende asko bildu, 25 lagun inguruk ordaindu dute sarrera.













