Ekitaldi ugari Urretxun, jaien aurreko asteburuan
Urtero bezala, ekitaldi asko egon dira Urretxun jaien aurreko asteburuan. Gernikako Arbola plazan euskal preso politikoen aldeko festa ospatu zuten larunbatean. Eguerdian herri kirol saioa egon zen eta Iñaki Guineak eta Mikel Zabaletak 8.500 kiloko kamioi bana arrastaka eraman zuten. Bi plaza egin zituzten. Zabaleta nagusitu zen, gutxigatik. Ondoren, bazkaria eta erromeria egon ziren. Gauean, bertso saioa egin zuten Labeaga aretoan.

Iparragirre plazan, berriz, Goierri kirol elkarteak areto futbol taldearen 25. urteurrena ospatu zuen. Haurrek 3×3 txapelketa jokatu zuten eta udaletxeko sarreran erakusketa jarri zuten. Bazkalostean, beteranoek Aldiri kiroldegian jokatu zuten.
Adinekoek ere primeran pasatzeko aukera eduki dute. Ostiral arratsaldea Gazte Bidean lokaleko gazteekin pasa zuten eta igandean Adinekoen Eguna ospatu zuten. Herriko nagusienak omendu zituzten eta, ondoren, bazkaria egin zuten Ederrenan. Igandean, Goierri kirol elkartearen mendi bizikleta proba ere egin zuten.

The post Ekitaldi ugari Urretxun, jaien aurreko asteburuan appeared first on Otamotz.