Urtero bezala, ekitaldi asko egon dira Urretxun jaien aurreko asteburuan. Gernikako Arbola plazan euskal preso politikoen aldeko festa ospatu zuten larunbatean. Eguerdian herri kirol saioa egon zen eta Iñaki Guineak eta Mikel Zabaletak 8.500 kiloko kamioi bana arrastaka eraman zuten. Bi plaza egin zituzten. Zabaleta nagusitu zen, gutxigatik. Ondoren, bazkaria eta erromeria egon ziren. Gauean, bertso saioa egin zuten Labeaga aretoan.
http://youtu.be/37zHPR-GJRc Lazkaotarrek urteroko igoera seinalatua egin zuten atzo, Esparru gainera. Goiz freskoan, herriko plazatik igo ziren. Eguerdian, ikurrinari omenaldia egin zioten gailurrean. Trikitilariek, Ataungo txalapartariek, dantzariek Agurra eginez eta Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia bertsolariek parte hartu zuten ekitaldian. Gero ume jolasak izan ziren, eta jarraian lagunarteko bazkaria, mendira bertara jan-edana, mahaiak eta eserlekauk eramanda.
http://youtu.be/nTBE-63Vsvs Euskal Jaietako egitarauari amaiera emanez, atzo egin zuten Ordizian Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa. Aurtengoan hogeita hirugarren edizioa bete du Argi berri Elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatzen duen sariketak. Hiru mailatan banatuta, guztira 54 lan jaso zituzten. Manu Olanok, Nikolas Zeberiok eta Izar Sarriegik osatutako epaimahaiak aukeratu dituzte irabazleak.
http://youtu.be/aQOg9iOxjn8 Euskal preso politikoen eskubideen defentsan, Hutsunerik gabeko eguna egin dute asteburuan, Urretxun. Eguerdian hasi zen ekitaldi nagusian, presoak kartzeletatik ateratzeko “tira” egin beharra dagoela irudikatu zuten. Ondoren, herri kirol saioa eta kamioiak arrastaka eramateko proba ikusgarria egin zituzten, Gernikako Arbola plazan. Izan ere, aizkolari eta harri jasotzaileez gain, 8.500 kiloko bi kamioi bururi tiraka aritu ziren bi lagun; 20 bat metroan eraman zituzten. Jendearen arreta piztu zuen ekitaldiak.