Filmak ikusteko txangoa antolatu dute Ataundik Donostiako Zinemaldira
Ataungo zinemazaleek Donostiako Zinemaldira joan ahalko dute, irailaren 23an (asteartea). Euskal Zinemaren Eguna dela baliatuz, La isla minima (Victoria Eugenian, 18:15ean) eta Loreak (Kursaaleko 1 kuboan, 22:00etan) filmak ikusiko dituzte, biak sail ofizialekoak. Autobusa 16:00etan irtengo da, San Martingo plazatik. Bidaia eta bi filmen sarreren kostua 10 euro da. Herri Antzokiak antolatu du, udalaren babesarekin. Izena eman behar da., posta elektronikoz (herriantzokia@gmail.com) edo udaletxera goizez (10:00-13:00) hots eginda (943 18 00 11). Sarrerak kontatuak daudenez, izena emandako ordenan banatuko dituzte txartelak. 18 urtetik beherakoak ere joan litezke, baina larri batek lagunduta edo gurasoen idatzizko baimenarekin.
Bestetik, aste honetan Zinema Gau Giroan zikloko film bat emango dute, aire librean. Aseir eta biok ikusteko modua izango da, San Gregorioko plazan, asteazkenean (irailak 17), 21:00etan.