
Atzo arratsaldean jokatu zen Aian Euskal Herriko Txapelketako azken kanporaketa, eta Iñaki Azurmendi beasaindarrak finalerako txartela lortu zuen, bosgarren postuan geldituta. Honakoek lortu dute finalera iristea: Aitzol Atutxa (18,32), Floren Nazabal (19,38), Unai Otaño (20,06), Jose Mari Olasagasti (20,11), Iñaki Azurmendi (20,23) eta Joseba Otaegi (20,43). Finala Beasainen jokatuko dute, urriaren 26an, Antzizar kiroldegian.