Legazpiarrek Agorreko Santikutz Txikiak ospatu dituzte
Asteburu honetan Agorreko Santikutz Txikiak ospatu dituzte Legazpin. Eguraldi ona lagun, ekitaldi guztiak oso arrakastatsuak izan dira. Lehiaketei dagokienez, sukaldari lehiaketan 12 taldek parte hartu zuten: Centro Extremeño La Bellota, Andraitz saskibaloi taldea, musika banda, Aizeta Txiki, Sorgintxulo, D-Pintxos, Burkina, Legazpiko Gazteak pilota eskola, La Salle eskubaloi taldea, Okilla elkartea, Lakiola-Kimu Berri elkartea eta Katagorri. Pistoa prestatu zuten eta Lakiola-Kimu Berriko Pitus eta Jorge Gil nagusitu ziren.
Larunbatean milia urbanoa ere egin zuten. Minibenjamin mailan Izaro Garmendia eta Aimar Aramendi nagusitu ziren, benjamin mailan Lorea Urtzelai eta Ekaitz Lizarazu, kimu mailan Irati Olaizola eta Igor Baigorri, haur mailan Hintza Arakistain eta Iker Martinez, beteranoetan Rosi Talavera eta Miguel Angel Encina eta senior mailan Unai Hernandez.
Horra hor Josu Altzelaik eta Gorka Gomezek ateratako argazki bikainak.