Osagaiak:
Ane Mujika
(Aintziñe gozotegia)
- 1 kg. gurin
- 800 gr azukr-hauts
- 4 arrautza
- 3 banilla(esentzia)
- 2 kg irin
Betegarria
- 500 gr arrautza gorringo
- 750 gr krema
- 750 gr gazta
- 750 gr esne-gaina
- 150 gr azukre
Estaltzeko
Errezeta:
Lehenik oinarrian joango den sable pasta egin behar da. Horretarako gurina eta azukre-hautsa ondo nahastu behar dira. Ondorengo hurrenkeran arrautzak, banilla eta irina gehituz eta ondo nahastuz joan, ore homogeneoa lortu arte.
Beste aldetik, betegarria egiteko, arrautza gorringoak, krema, gazta, esne-gaina eta azukrea ontzi batean jarri eta ondo-ondo nahastu behar dira.
Labeko molde zabal bat sable pastarekin estali, eta betegarriarekin goraino bete ondoren labean sartu behar da 210 gradutan 25 minutuz.
Eginda dagoenean hozten utzi behar da tarta. Aurkezteko garaian marmeladarekin estali daiteke bakoitzaren gustuaren arabera.