«Gertuko, herriko, aisialdiaz gozatzen ahaztu zaigu»
Txilibutxof asialdi taldea, Aurtzaka Dantza Taldea, Ekaitz buruhandi eta erraldoien konpartsa, Mutur Beltz eguna, Herriak Elkarlanean… Saltsa askotako perrexila da Xabier Garmendia (Beasain, 1990). «Gauza batek bestera eraman nau eta burua antolatzea da garrantzitsuena. Dena den, dedikazio gehien Txilibutxofek eskatzen dit», dio ikasketaz geografian lizentziatua eta lanbidez irakaslea den Garmendiak.
Hainbeste ekintza antolatzen da… Aisialdia gure kontura moldatzen ahaztu al zaigu?
Gertuko, herriko, aisialdiaz gozatzen ahaztu zaigu.
Zaletasun bat.
Argazkigintza.
Pelikula bat.
Antzerkizaleagoa naiz, Baginaren bakarrizketak antzezlanarekin ederki pasa genuen.
Musika talde bat.
Ken 7.
Abesti bat.
Iparragirreren Adio Euskal Herriari.
Janari bat.
Amonaren kroketen falta igarri dut.
Edari bat.
Kafesnea izotzekin
Oporretarako leku bat.
Herri txikia bada hobe!
Amets bat.
Gazte guztiok lanerako aukera izatea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Beasainen lehen aldiz dantza egin nuenekoa, non eta Igartzan.
Gorroto duzuna.
Ondokoari baino, mugikorrari kasu gehiago egiten zaionean.
Goierriko txoko bat.
Beasaingo Igartza.
Herriko alkate bazina…
Nahiago dut herriaren alde beste ikuspuntu batetik lan egin.
Beasainen biziko ez bazina…
Trena hartu eta Beasaina itzuliko nintzateke!