Ordiziako Udalak ‘.eus’ domeinua erregistratu du
Aste honetan ireki du PuntuEus Fundazioak norbanako, enpresa eta erakunde publikoentzat domeinuak erregistratzeko epea. Uztailean egitasmoarekin bat egitea adostu zuten Ordiziako Udalean eta asteazkenean bertan egin zuten domeinu berrirako eskaera. Abenduaren 3an aktibatuko da domeinua, Euskararen Nazioarteko Egunean.