Kooperatiben egoeraz mahai-ingurua egingo dute Ataunen
Atauniker kultur elkarteak bihar (osteguna, irailak 25) egingo du kooperatibagintzari eskainitako jardunaldien bigarren ekitaldia, Kooperatibagintza enpresan kinka larrian? goiburupean mahai-ingurua. Igor Ortega (Mondragon Unibertsitateko Lankikoa), Gorka Herranz (Irizar kooperatibako zuzendaria) eta Joseba Villarreal (ELA sindikatukoa) ariko dira hizlari. Jon Aizpuru kazetariak gidatuko du. Bihar 19:00etan hasiko da, Ataungo udaletxean.
Gaiari eskainitako zikloa larunbatean bukatuko du Ataunikerrek. Ataungo domoa ikusteko ibilaldi gidatua antolatu du. 09:00etan irtengo dira, San Martingo plazatik, eta lau-bat orduko txangoa izango da. Geologo talde bat arduratuko da domoari buruzko azalpenak emateaz: Arantza Aranburu (EHU), Miren Mendia (EHU), Arantza Bodego (EHU) eta Ane Dorronsoro. Izena ematea nahitaezkoa da (649 835 661 / 645 738 858).