Auzokonpostaz hitzaldiak gaur hasiko dira Legorretan
Legorretan auzokonpost prozedura jarriko dute udalak eta Sasieta mankomunitateak, etxeetan sortzen den hondakin organikoa konpost edo ongarri herrian bertan bihurtzeko. Prozesua hasi aurretik, informazio bilerak antolatu dituzte, herritarrei zer eta nola egin behar duten azaltzeko.
Informazioa emateko bilerak auzoz auzo egingo dituzte, gaur eta datorren astean. Lehen saioa gaur 19:00etan da, kultur etxean. Guadalupe, Bidarte eta San Migel auzoetako bizilagunentzat zuzendtuta dago.
Astelehenean, erdigunekoentzat izango da batzarra: Kale Nagusia, Etxezarreta auzoa eta Joxe Iturriotz kaleetako bizilagunak. Kultur etxean elkartuko dira horiek ere, 19:00etan.
Azkenik, urriaren 14an, asteartearekin, Errepide Nazionala kalekoak, Zubiaurrekoak eta Ajoain auzokoak daude deituta. 19:00etan udaletxean da bilera.