
Azken urteetan bezala, festen ondorengo asteburuan Elkartasun Eguna ospatuko dute aurten ere Zaldibian. Egun osoko egitaraua antolatzeaz gain, ekintza bakoitzak kausa bati erantzungo dio aurten; bai laguntza ekonomiko gisara, edo baita bestelako elkartasun adierazpenen bidez ere.
OSTIRALA
18:00. Hitzaldia, karpan, Aske Gunearen inguruan.
Ondoren. Merienda.
LARUNBATA
11:00. Txistularien kalejira.
11:30. Haur jolasak.
12:00. Herri kirolak.
13:30. Kontzentrazioa.
14:30. Herri bazkaria.
Gero. Galdos eta Iñaki trikitilariekin eta Takolorekin dantzaldia herrian zehar.
20:00. Manifestazioa eta ekitaldia.
23:00. Kontzertuak: Gabezi eta Katez taldeak.