KZ Gunean hainbat ikastaro daude aukeran
Beasaingo KZ Gunean informatika ikastaro sorta zabala dago aukeran, maila eta gai ezberdinentzako. Guztiak ikusgai daude goierri.hitza.eus webgunean zintzilikatuta dagoen triptikoan. Bestalde, KZ Gunearen ordutegia 16:00etatik 20:00etara dela gogorarazi dute. Beasaingo KZ Gunea Oriako pasealekuko 12. zenbakian dago kokatuta.













