Larunbatean errondailen topaketa egingo dute Legazpin
Legazpiko Alaitasuna errondailak topaketa antolatu du larunbat honetarako, bere 50. urteurrena ospatzeko. Euskal Herriko lau taldek parte hartuko dute: Lizarrako Guilaudban, Altsasuko Trasteando, Ordiziako Laguntasuna eta Alaitasuna.
Taldeak 10:30ean helduko dira Legazpira. Iritsi bezain pronto, hamaiketakoa egingo dute. Ondoren, 11:30ean, herriko auzoetan joko dute. Lizarrakoek Bikuñan joko dute, Altsasukoek erdigunean, Ordiziakoek Egialden eta Legazpikoek San Inazion.
13:00etan talde guztiek erdigunean bat egingo dute. Bertan, elkarrekin joko dute. Bazkalostean, 17:30ean, soinu frogak egingo dituzte Latxartegi aretoan. Bukatzeko, 18:30ean, kontzertua emango dute bertan. Ekitaldiak bi ordu iraungo du.
Urteurreneko azken ospakizunak azaroan izango dira. Bi CD eta taldearen historia jasotzen duen liburua aurkeztuko dituzte. Gainera, azaroaren 29an taldetik pasa diren guztiek bazkaria egingo dute. Legazpiarrek egun horretan ospatuko dute Santa Zezilia eta Alaitasunakoek herriko beste talde batzuekin kontzertua emango dute, arratsaldean.