Lazkaoko arrantza eremua larunbatean irekiko dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak arrantza intentsiboko barruti izendatu du Lazkako Iribe Txiki eta Senpere arteko eremua. Neguan, arrantza sasoitik kanpo, heriotzarik gabeko arrantza kirola egin ahalko da. Lazkaoko Arrantza Taldeak Gipuzkoako eta Errioxako arrantzaleen artean binakako lehiaketa antolatu du, larunbaterako, irekiera modura.