Musika Igartubeiti baserrian
http://youtu.be/7F_w1sggtPo Antioko 31. Musikaldiaren barruan, kontzertu berezia egin dute asteburuan, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Hari eta haize laukote batek jo zuen, ganbaran: Mathilde Bernardek eta Sara Esturillok arpa jo zuten, Ane Agirrek biola eta Dario Castañedak flauta. Giro goxoa eta eskenatoki paregabea izan zituzten kontzerturako.