«Muturreko neurriak hartzea dagokigu, arrisku gabe ere»
Berria.info- Afrikatik at ebola gaitzaz kutsatu den lehen kasuaren berri izan eta gero, «lasai eta zuhurtziaz» jardutera deitu du Jose Antonio Iribarrenek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1958). Medikuntzan doktore, Donostia ospitaleko infekzio gaixotasunen zerbitzuko burua da, eta hiesaren inguruko tesia du egina. Gertu-gertutik segitu du eritasun horren bilakaera; gaixoekin hartu-emanean eta arretan, bereziki, eskarmentu handia dauka. Hiesa edo ebola harrapatzeko zuzeneko kontaktua behar da eduki eriarekin. Hala ere, «antzekotasun gutxi» ikusten ditu. Ez du uste hiesa bezainbeste hedatuko denik ebola. Larriagotzat dauka, hori bai: «Berez betidanik urria den Afrikako osasun sistema suntsitzen ari da». Osakidetzako protokoloari buruz xehetasunak eman ditu.
- Irakurri Berria egunkariko Oihan Vitoria kazetariak egin dion elkarrizketa.