Nisa Goiburu margolari ordiziarra New Yorken
Nisa Goiburu jaiotzez ordiziarra den margolariak bere azken lanen erakusketa Manhattaneko (New York) Caelum galerian; urriaren 4ra arte izan zuen ikusgai. “Emakumea denboran zehar” goiburuarekin historian zeharreko emakumearen edertasuna aldarrikatzen du berak. “Emakumeak lurra bezala gara, oso sortzaileak. Gustatzen zait emakumeak alderdi horretatik ikustea”, zioen aurkezpenean.
Figuratiboak eta abstraktuak, bere 12 margoetan akrilikoak, ehunak eta urre orea erabiltzen ditu Goiburuk. Amaia Arberas sopranoarekin egindako antzezlanarekin eman zion hasiera aurkezpena ekitaldiari.
Irailaren amaieran ireki zuen