Giro ederrean ospatu zuten atzo Goierri Kantuz eguna Beasainen. Goierriko herri gehienetatik eta Tolosatik inguratu ziren kantuzaleek Beasaingo kaleak alaitu zituzten goizean, eta Gernika pasealekuko frontoi estalian bazkaldu ostean, arratsaldean ere euskal kantak entzuteko aukera izan zen.