Langabetuentzako doako euskara ikastaroa, Ordizian
Ordiziako udaleko euskara sailak, langabetuentzako doako ikastaroa antolatu du. Ordizian erroldatuta dauden 18 urtez gorako langabetuentzat izango da ikastaroa Goiztiri AEKn, azaroaren 10etik otsailaren 18ra bitartean. Baldintzetako bat da langabezian gutxienez sei hilabetez egotea; asistentzia, berriz, derrigorrezkoa izango da. Izen ematea urriaren 29 arte irekita egongo da; Ordiziako udaleko euskara sailean.