Legazpiko Udalak kartoi komertzialaren bilketa egokitu behar du
Legazpiko merkatariek kartoia edukiontzi ondoan edo kaiola batzuetan uzten dute, baina horrek arazoak sortzen ditu: haurrek jolasteko erabiltzen dute, euriarekin busti egiten da… Hori dela eta, udalak edukiontzi urdin gehiago jarri behar ditu bilketa puntu garrantzitsuenetan eta merkatariek kartoia horietan sartu beharko dute. Bide batez, herritarrei ere dei egiten zai kartolia tolestu eta edukiontzietan sartzeko.