http://youtu.be/1fysyuBJXoU
Zaldibiako jaien barruan, Elkartasun Eguna ospatu zuten larunbatean. Eguneko ekitaldi nagusietako bat, herritarren arteko herri kirol saioa izan zen. Ikusmina sortu zuen probak, eta eguerdi partean plaza inguruak jendez bete ziren saioa ikusteko. Kirolariak, bi taldetan banatuta aritu ziren: gazteenak Libre lemadun kamiseta laranjarekin, eta zaharragoak Gure esku dago egitasmoaren kamiseta urdinarekin.
Zaldibiako jaien barruan, Elkartasun Eguna ospatu zuten larunbatean. Eguneko ekitaldi nagusietako bat, herritarren arteko herri kirol saioa izan zen. Ikusmina sortu zuen probak, eta eguerdi partean plaza inguruak jendez bete ziren saioa ikusteko. Kirolariak, bi taldetan banatuta aritu ziren: gazteenak Libre lemadunkamiseta laranjarekin, eta zaharragoak Gure esku dago egitasmoaren kamiseta urdinarekin.
Lehia estua izan zen, bi taldeak gogotsu aritu baitziren jarritako probetan: harri jasotzen, txingatan, koskolak biltzen, ingudean eta giza proban. Azkenean, ordea, helduenen taldeak irabazi du. Hori bai, alde txikiarekin.
Saioaren ondoren, elkarretaratzea egin zuten, auzipetutako 28 gazteen egoera gogorarazteko. Bestalde, herri kirolekin bildutako dirua presoen senideei emango diete, presoen bisiten bidaietako gastuei aurre egiteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.