Gipuzkoako arku tiraketa txapelketa egingo dute igandean Antzizarren
09:00etan hasiko da ligako hirugarren jardunaldi hau
Anzizar kiroldegian Gipuzkoako XXIV. Arku Tiroketa Txapelketa jokatuko da, Beasaingo Igartza arku tiraketa klubak antolatuta. Bertan Diarco (Donostia), Ostadar (Errenteria), Azeri (Hondarribi), Luma (Legazpia), Txantxiku (Oñati), Ordizia (Ordizia) eta Igartza (Beasain) arkulari taldeek parte hartuko dute. Txapelketa hau gainera ligako hirugarren jardunaldia izango da, eta honekin neguko liga amaitu egingo dute.
Goizeko 09:00etan hasiko da ligako jardunaldia. Amaitzerakoan (12:00ak aldera), egun horretako arkulari onenen artean Gipuzkoako Txapelketa ospatuko dute eta beraien artean kanporaketa batzuk jolastu beharko dituzte. Amaitutakoan (13:30 aldera) Gipuzkoako txapelketako sari banaketa egingo dute. Ligako irabazlea Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako puntuaketak batzen direnean jakingo da. Sari hauek Euskadiko Txapelketan banatuko dituzte.
Igande honetan Beasaingo
Bestalde, urtarrilaren 18an Euskadiko arku txapelketa jokatuko dute Igartza arku tiratzaileen klubak antolatuta. Azken urteetan Bizkaian ospatu izan ohi dute txapelketa hau, baina aurten Gipuzkoan ospatzea lortu dute. Oraingo honetan Azkoitian jokatuko dute lehiaketa, nahiz etaBeasaingo Igartza kluba arduratuko da antolaketaz.