Oriamendi kalea irekita dago atzera. Obrak amaitu dituzte.
Amaitu dituzte Beasaingo Oriamendi kaleko obrak.
Ordizia aldetik datorren trafikoa soilik pasako da orain bertatik eta beste noranzkoan joan nahi dutenek tren geltoki pareko Barrendain plazako biribilgunera jo beharko dute aurrerantzean, derrigor. Oraindik loturarik ez badu ere,
bidegorria ere igarotzen da orain bertatik. Aurrez bezala, orain ere
TAO sistema egongo da bertan aparkalekuetan.