«Datozen urteetan ere Motocerdada topaketa antolatzeko asmoa dut»
Jose Luis Amatriain (Segura, 1977) Mutiloan bizi da azken urteetan. Ofizioz fruta saltzailea da Ordizian eta Lazkaon dituzten dendetan, eta asteazkenetan baita Ordiziako ferian ere. Motorrak eta auto zaharrak ditu bere denborapasa gogokoenak eta Mutiloan Motocerdada motorzaleen topaketa antolatu zuen, pasa den urteko abendu erdialdean. Datozen urteetan esperientzia errepikatzeko asmoa du, gainera. Nolako autoak eta motorrak dituzu? Etxean beti izan ditugu kotxe zaharrak, eta neuk Dodge Monaco bat dut 1973koa, Mustang GT bat 1990ekoa eta Vespa bat ere badut, besteak beste. Helmuga edo bidea? Bidea. Bidaiatzeko errepide bat? Bigarren mailako edozein, inguruaz gozatuz gidatzeko. Fruta bat? Gereziak. Saltzeko, plaza edo denda? Plaza. Amets bat? Lasai bizitzea. Zer duzu gustuko? Puntualitatea. Eta, zer gorroto? Gezurrak. Edari bat? Garagardoa, sagardoa, ura… Alkoholdun edari gogorrak ez ditut gustuko. Abesti bat? Fito & Fitipaldisen Cerca de las vias. Herriko alkate bazina? Ez dut uste ezer aldatuko nukeenik. Mutiloan biziko ez bazina? Oraindik ere leku itxiagoren batean pentsatzen dut: mendiko txoko galduren batean, edo…
Jose Luis Amatriain (Segura, 1977) Mutiloan bizi da azken urteetan. Ofizioz fruta saltzailea da Ordizian eta Lazkaon dituzten dendetan, eta asteazkenetan baita Ordiziako ferian ere.
Motorrak eta auto zaharrak ditu bere denborapasa gogokoenak eta Mutiloan Motocerdada motorzaleen topaketa antolatu zuen, pasa den urteko abendu erdialdean. Datozen urteetan esperientzia errepikatzeko asmoa du, gainera.
Nolako autoak eta motorrak dituzu?
Etxean beti izan ditugu kotxe zaharrak, eta neuk Dodge Monaco bat dut 1973koa, Mustang GT bat 1990ekoa eta Vespa bat ere badut, besteak beste.
Helmuga edo bidea?
Bidea.
Bidaiatzeko errepide bat?
Bigarren mailako edozein, inguruaz gozatuz gidatzeko.
Fruta bat?
Gereziak.
Saltzeko, plaza edo denda?
Plaza.
Amets bat?
Lasai bizitzea.
Zer duzu gustuko?
Puntualitatea.
Eta, zer gorroto?
Gezurrak.
Edari bat?
Garagardoa, sagardoa, ura… Alkoholdun edari gogorrak ez ditut gustuko.
Abesti bat?
Fito & Fitipaldisen Cerca de las vias.
Herriko alkate bazina?
Ez dut uste ezer aldatuko nukeenik.
Mutiloan biziko ez bazina?
Oraindik ere leku itxiagoren batean pentsatzen dut: mendiko txoko galduren batean, edo…