Asteburuan Seguran, Gabirian, Mutiloan, Zegaman, Beasainen eta Itsasondon jokatu dituzte kanporaketak
Abian da zazpigarrenez Euskal Herriko Mus Txapelketa, eta pasa den asteburuan ere izan dira herrietako kanporaketak. Besteak beste Segura, Gabiria, Mutiloa, Zegama, Beasain eta Itsasondo mus-jokoaren lekuko izan dira asteburu honetan, Gipuzkoako kanporaketara iristeko asmoz.
Partida horietan, parte hartzen zuten lagun kantitatearen arabera, bikote bat edo bi pasako dira Gipuzkoako finalera. Ataundik, Iñigo Dorronsoro eta Akaitz Arin pasako dira; Gabiriatik Jokin eta Jon Murua; eta Itsasondotik Joseba Goikoetxea eta Patxi Salazar.
-
-
Ataungo finalistak
-
-
Gabiriako finalistak, jokoan
-
-
Itsasondoko finalistak
Asteburuko saioak:
Datorren asteburuan ere izango dira azken kanporaketak, hainbat herrita. Izen-emateak orduerdi lehenago zabalduko dituzte.
- Arama. Ostiralean, 22:30ean, Toki Alai tabernan.
- Altzaga. Ostiralean, 20:00etan, Artea elkartean.
- Lazkao. Ostiralean, 22:00etan, Gerriko elkartean.
- Arriaran (Beasain). Larunbatean, 16:30ean, Intxaurpe elkartean.