Larunbatean eta igandean Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu ziren. Zortzi talde pasatu dira finalera. Igandean jokatuko dute, 16:30ean, Labeaga aretoan. Finalean arituko diren zortzi taldeak hauek dira: You Tube Pelo (Josu
Larunbatean eta igandean Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu ziren. Zortzi talde pasatu dira finalera. Igandean jokatuko dute, 16:30ean, Labeaga aretoan. Finalean arituko diren zortzi taldeak hauek dira: You Tube Pelo (Josu Telleria, Aner Martin eta Unai Etxeberria), Aupa gu (Elene Izagirre, June Arozena eta Irune Erostarbe), No problem (Markel Izagirre, Zuhaitz Perez eta Julen Cantalapiedra), Gozogileak (Uxue Torquemada, Eugenia Poza eta Luzia Lopez), Neskak (Leire Alustiza, Mirene Idiakez eta Izaro Larrañaga), Ruki-Puki (Malen Badiola, Ane Enparantza eta Leire Gaztañaga), Zapelatzak (Ander Ibarluzea, Ander Agirrezabal eta Jon Hurtado) eta Eurre (Izaro Lesaka, Maren Etxeberria eta Igone Aldama). Igandeko saioa irekia izango da eta antolatzaileek herritarrak ekitaldiaz gozatzera gonbidatu dituzte. Ondoren, gaztetxoek merienda egingo dute.
The post
Mingainluze lehiaketak baditu finalistak appeared first on
Otamotz.