Egun betea izan da gaur Ordizian, Euskal Jaietako aparteko azoka dela medio; Joseba Insaustik lortutako txapelak borobildu du eguna. Goizetik, eguraldi ona lagun, jende ugari bildu da Ordiziako kaleetan, festa giroan. Makina bat postu eta fruitu, barazki eta ganadu lehiaketak egin dituzte egierdira bitartean. Handik aurrera, Beti-Alai pilotalekua izan da interesgune nagusia. Urtero jende eta komunikabide ugari erakartzen ditu lehiaketa horrek, baina aurtengoa, berezia izan da. Joseba Insausti artzain ordiziarrak lortu du aurreneko saria, hainbat urtez finalisten artean izan eta gero; “laino baten gainean” zegoela azaldu du. Enkantean, 8.000 euroan erosi du gazta erdia Okeletxe harategi sareak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.