Joseba Intsaustik irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa

IMG_8469

Joseba Intsausti Mujika artzain ordiziarrak jantzi du Ordiziako 43. Idizabal Gazta Txapelketako txapela. Aurreko urteetan sari batzu-batzuk jaso ondoren, gaur nagusi izan da. Etxekoei eskaini die txapela, eta hunkituta eskertu ditu gurasoak eta beste artzainak. Mendiko gazta da, Aralarko txabolan egina maiatzaren 13an. Ketua, 1.290 gramo pisuan.

Bigarren postuan Elgoibarko Mausitxa gaztandegia geratu da, hirugarren Olaberriko Aizpea, laugarren Eulateko (Nafarroa) Ricardo Remiro eta bosgarren Irurain-Gaunako Audikana anaiak gaztandegia.

Enkantean 8.000 euro

Intsaustiren gazta txapeldun erdiaren truke, ondorengo enkantean 8.000 euroko zifrara igo dute eskaintza. Prezio hori ordainduta bereganatu du Okeletxe enpresak. Gipuzkoan harategi sare bat dauka. Hilario Arbelaitz sukaldaria ere deman aritu da.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend