Ikuskizun berezia ikusteko aukera izango da bihar Beasaingo Gernika pasealekuan, 22:00etan. Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da Berriketan. Perkusioa, gitarra, kajoiak, dantza eta txalaparta batzen dira energiaz betetako ikuskizunean. Igartza musika programaren barruan kokatzen da biharko emanaldia.
Hauxe izango da abesti zerrenda:
Djarama (tangoa)
Buleberria (buleria)
Sustrai (solea por buleria)
Zapattarin (buleria)
Hego Haize (Mikel Laboari omenaldia)
Seguirilla
Harri zahar (tangoa)
Aupa y ole (tangoa)
Angel Lopez abeslari madrildarra, Askoa Etxebarrieta La pulga dantzaria, Aitor Escobar gitarra jolea, Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga txalapartariak eta Jose Gil Giliyo kajoiarekin biltzen ditu Berriketan proiektuak. Talde anitza eta alaia osatzen dute, ondorengo bideoan ikus daitekeen bezala:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.