Mikel Beunza eta Sara Alonso Usurben irabazle
65 korrikalarik hartu dute parte. Lehenengo beasaindarrak Koldo Agirre eta Elena Calvillo izan dira.

Beasainmendiko urteroko jaiaren barruan, Usurbeko Igoera proba jokatu da, Andre Mari Elizaren aurreko plazatik Agortara arteko 4,7 kilometroko maldan gora. 65 korrikalarik hartu dute parte eta helmugara iristen lehena Mikel Beunza izan da. 22 minutu eta 10 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Aitor Regillaga (22:) eta Aimad Bouziane (22:45) izan dira bigarrenak eta hirugarrenak. Lehenengo beasaindarra laugarren postuan iritsi da, Koldo Agirre (23:34).
Emakumezkoetan, Sara Alonso izan da irabazlea. 27 minutu eta 21 segundo behar izan ditu Agortaraino iristeko. Bigarrena Maite Beregaña (28:32) eta hirugarrena Irene Iturria (28:43) izan dira. Lehenengo herritarra Elena Calvillo izan da (32:46).
Taldeen atalean, Arkaitz Goikoetxea eta Aritz Aranburu beasaindarrek lortu dute saria; atzo gauean irabazitako mus txapelketako txapelarekin sartu dira helmugan.
Gaurko lasterketan ez da markarik hobetu.