Aralarko artzain gazteak, 'Ur handitan' telebista saioan
Euskal Telebistako Ur Handitan saioak 'Aralarreko azken ausartak' erreportajea eskainiko du bihar, artzaintzaren aldeko apustua egin duten hiru gazte goierritar protagonista direla.
ETBko Ur Handitan telebista saioak etorkizuneko artzaintza jorratuko du aste honetako saioan. Aralarreko azken ausartak erreportajeak, Aiora Goikoetxea gazte ataundarra izango du protagonista; harekin batera, Aitor Iztueta eta Iker Sukia lazkotarrek ere hartuko dute parte.
Aiorak 19 urte ditu, eta garbi dauka artzain izan nahi duela. “Nire neba jaio arte, ez zuten sinetsi aitak segida izango zuenik; ni baino 17 urte geroago jaio da bera”. Artzain Eskolan hasiko da aurten, nahiz eta Aralarko bizimodua txikitatik ezagutzen duen.
Aitor Iztuetak 24 urte ditu, 600 buruko artaldea eta borda dauzka, eta argi dauka lan honetan jubilatuko dela. Iker, berriz, 18 urteko lazkaotarra da, eta berak helduko dio artaldearen ardurari, aita jubilatu eta gero.
Saioa bihar, asteartea, emango dute, 22:00etan, ETBren lehendabiziko katean.