Kultur Asteari hasiera, bertsotan
Legorretako Kultur Astearen barruan, urteroko bertso saioa egin dute Jainkoeneko atarian. Andoni Egaña eta Oihana Iguaran aritu dira kantuan. Gaur arratsaldean jarraituko du kultur asteko egitarauak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/10/legorreta-bertso-02.jpg)
Bertso doinuekin ekin diote Legorretan udazkeneko Kultur Asteari. Andoni Egaña eta Oihana Iguaran bertsolariak aritu ziren atzo kantuan, Olaso tabernaren aurrean. Jainkoene ere deitzen diote taberna horri, Jesus Eskisabel “Jainkoa” bertsolari legorretarraren omenez. Umorez eta bizi aritu ziren bi bertsolariak, han bildutako herritarren gozamenerako.
Gaur jarraituko dute Legorretako Kultur Asteko ekitaldiek, Amena Charisek gidatuta, 15:00etatik aurrera egingo duten brodatuen eta telak margotzeko tailerrarekin. Bihar berriz, Aldundiak dituen nerabeentzako etxebizitzen eta baliabideen inguruko hitzaldia egingo dute, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Asteburura begira, berriz, Sua filmaren emanaldia, Legorparty topaketa eta Garagardo Azoka antolatu dituzte, besteak beste.